Tomás López 2 bis G · 20100 Errenteria (Gipuzkoa) · Móvil 666 984 462
Tallerra Buztina eta Pintura Hezkuntza sortzailea Ordutegia cas

Buztin eta pintura tailerrak
Haur eta helduentzat espazio irekia

Beti gaude ikasteko garaiz. Askotan entzuten dugu: “ni ez naiz ezer sortzeko gai, oso gaizki margotzen dut, txikitan asko gustatzen zitzaidan…” Guzti guztiok dugu sortzeko gaitasuna eta beharra. Batzuk sortzeko gaitasunik ez dugula uste badugu ere, gaitasun hau guztiz berreskura dezakegu, horretarako baldintza egokiak eskaintzen baditugu. Sortzeko gaitasuna eta jolasa, biak batera doaz eta jolaserako gaitasunak indarra, bapatekotasuna eta plazerra ematen digu.

Helburua zera da, guztiok jolaserako eta espresatzeko dugun gaitasuna berreskuratzea. Horretarako, hezkuntza sortzailean parte hartzen duen pertsonak errespetatua eta babestua sentitu behar du, eta hala izan dadin, tailerreko espazioak eta lan egiteko moduak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu.

Baldintzak: Tailerrean haurrak eta helduak batera aritzen gara. Bakoitzak espazioa, margoak edo buztina eskura izando ditu nahi duena margotu edo modelatzeko eta horretaz gain, aldamenean pertsona bat ere egongo da bakoitzaren beharrak asetzeko. Ez dago helburu jakinik, ez dago helmugarik. Margotzeak edo modelatzeak ematen duen plazerra sentitzea da kontua, inork gure lana zuzendu edo epaituko duen beldur izan gabe. Taldean batera arituko gara, baina norberaren espazio intimoa galdu gabe.